Erreserbatu

calendario hotel londres
calendario reserva hotel londres
Home / Hotela

HOTELA DONOSTIAN, KONTXA PAREAN

Ni Hotel de Londres y de Inglaterra naiz
Utzidazue nire burua aurkezten:

Urteetan zehar mundu erdiko jatorrietatik etorritako gonbidatuak hartu ditut, Kontxako badian pasealdiak egin eta Kantauri itsasoan bainuak gozatzera etorriak.

Egunero, Kontxako harean jolasten, edo Santa Klara uhartean egunaz gozatzen zebiltzan familiak eta lagun taldeak ikusi ditut.

Donostiara aire fresko, itsaso, mendi eta ilunabar bila etortzen diren pertsona asko ere hartu ditut.

Historia duen

hotela naiz

150 urte baino gehiago daramatzat Donostiaz gozatzera datozen pertsonei harrera egiten.

Nire hormek eta aretoek Donostiako Belle Époque-ren distira islatzen jarraitzen dute. Hala ere, urtero berritzen naiz, gonbidatuen eskaera eta behar berrietara egokitzearren.

1867

PROIEKTUA

Bi enpresari donostiarrek, Baldak eta Mateu jaunek, garaiko luxu guztiekin eraiki ninduten Donostiako Baños pasealekuko lehen zenbakian (gaur egungo Kontxako pasealekua).

1868

ELISABET II.A

Espainiako Elisabet II.a hartu nuen erbestera ihes egiteko bidean.

1876

HOTEL DE LONDRES
Y DE INGLATERRA

Nire gaur egungo kokalekura ekarri ninduten, Kontxako badiaren aurrera, eta horrela Hotel de Londres y de Inglaterra bihurtu nintzen.

1919

URBISTONDO
FAMILIA

Jose Urbistondo jaunak 1.400.000 pezetagatik erosi, eta harrezkero Urbistondo familiarena izan naiz.

2011

ZAZPIGARREN
ZERUA

7. solairu bat erantsi zidaten, “Zazpigarren zerua” izenekoa, eta, horrela, nire gela kopurua 167raino iritsi zen.

Hotel vistas al mar

Kokapenik

onena eskaintzen dut

Nire eskuinaldera, metro gutxira, Donostiako udaletxea eta mundu osoan ezaguna den Donostiako Alde Zaharra daude.

Nire ezkerretara, Kontxako pasealekua. Kantauriko ilunabarrik zoragarrienak gozatzeko pasealekua.

Nire atzean, Donostiako erdigunea, bizitzaz eta jendez betetako merkataritza-gunea.

Eta nire aurrean, Kontxa Hondartza, Santa Klara uhartea, Kontxako badian gaua igarotzen duten itsasontziak eta une on ugariren topalekua.

elena estomba
Elena Estomba
Zuzendaria

Esperientzia eta ilusioz

betetako lantaldea,
zure zerbitzura

Nire taldearen esperientzia eta gizatasuna dira nire altxorrik handienetako bat. Prestakuntza handiko eta urteetako esperientzia duen taldea. Bezeroaren beharrak asetzen, eta bisitatu nahi gaituen orori bere irribarrerik onena eskaintzen zentratutako taldea.

Ingurunearekin

eta nire hiriarekin konprometitua

Donostia hiriaren maitalerik handiena naiz,
eta bere itsasoaren aurrean kokatua egoteko zortea dut.
Bere joan-etorriek elkarrekin
bizitako historia gogorarazten didate,
gure itun sekretua.
Kokapen honetaz gozatzeak erantzukizuna dakar:
gure hiriaren balioa areagotzen laguntzea.

Start typing and press Enter to search

Erreserbatu
bookErreserbatu