150 urte baino gehiago Kontxakobadian oroitzapen ederrak sortzen
Nirekin erreserbatzeak
abantaila asko ditu
PREZIO ONENA
BERMATUTA
EARLY CHECK-IN
ETA LATE CHECK-OUT
Eskuragarritasunaren arabera
PAKETE/ESKAINTZA
ESKLUSIBOETARAKO
SARBIDEA
Reserve ahora
LUXUZKO 4 IZAR HOTELA – DONOSTIA
Plazer handia da niretzat ongi etorria ematea, Hotel de Londres y de Inglaterra hotela naiz
Donostiako historiaren ehun urte baino gehiago ezagutu ditut. Nire horma, balkoi eta terrazen irmotasunetik bizi ahal izan ditut, Kontxako badia beti aldakor eta ikusgarriaren aurrean.


Historia duen
hotela naiz
150 urte baino gehiago daramatzat Donostian milaka gonbidaturi harrera ematen. Nire horma eta luxuzko aretoek Belle Époque-ren distira islatzen dute oraindik, nahiz eta urtero berritzen naizen, gonbidatuen eskaera eta behar berriak asetzeko.

Kokapenik hoberena
eskaintzen dut
Nire eskuinera, mundu osoan famatua den Donostiako Alde Zaharra. Nire ezkerretara, Kontxako pasealekua. Nire atzean, bizitzaz eta jendez betetako merkataritza-gunea. Eta nire aurrean Kontxako badia zoragarria.

Nire lantaldea
bikaina da
Nire lantaldearen esperientzia eta gizatasuna dira nire altxorrik handienetako bat. Prestakuntza handiko eta urteetako esperientzia duen taldea, zerbitzu pertsonalizatua, irribarre zintzokoa.

Hiriarekin eta ingurunearekin
konpromisoa dut
Jakin badakit ingurune pribilegiatuan bizi naizela eta, horregatik, hura zaintzen eta babesten saiatzen naiz.
LOGELAK
Ametsetako logelak
Nire luxuzko 166 logelek urrezko garai bateko arkitektura eta akabera moderno eta erosoak uztartzen dituzte. Kantauri itsasoaren soinuaz, lasaitzeko eta atseden hartzeko leku ezin hobea eskaintzen dut.
OSPAKIZUN ETA EKITALDIAK
Ospakizun eta ekitaldiak
Historiaz betetako nire areto berrituek, Donostiako Kontxako badiako bistak eskaintzeaz gain, mota guztietako ospakizun eta ekitaldiak antolatzeko esparru ezin hobea eskaintzen dute.
0>
















