
Bistró
Gure jatetxean Donostiako ikuspegi onenekin egindako esperientzia gastronomikoaz gozatu ahal izango duzu.
Ordutegia:
Egunero 12:30etatik 15:30era
eta 19:30etatik 22:30etara
Karta:
Karta Bistró

Lounge bar
Giro lasaia eta dotorea, Kontxako badiara begira dagoen begiratoki polit batekin, mokadutxo batekin, janari arin batekin edo koktel txinpartatsu batekin gozatzeko.
Ordutegia:
Igandetik ostiralera: 11:00etatik 01:00etara
Larunbatetan: 11:00etatik 02:00etara
Karta:
Karta All Day

Terraza
Hoteleko terraza gure espazio berezienetako bat da, ilunabarrean erlaxatzeko, aperitibo batez gozatzeko edo, besterik gabe, Donostiak eskaintzen duen paisaia paregabea ikusteko leku ezin hobea. Txoko dotore eta lasaia, inguruaren xarma eta gure hotelaren erosotasuna uztartzen dituena.
Ordutegia:
Egunero 11:00etatik 00:30etara
(eguraldiaren arabera alda daiteke)
Karta:
Karta Terraza

Room service
Room Rervice gure zerbitzuak esperientzia gastronomiko erosoa eta kalitate handikoa eskaintzen du zure logelaren pribatutasunean. Gozatu gure chefek momentuan prestatutako plateren aukera zabalaz.
Ordutegia:
Egunero
11:00etatik 22:30etara
Karta:
Karta Room Service

Gabonak
Ospatu Gabon jaiak mahaiaren inguruan, gure Gabonetako menu bereziekin. Gure sukaldariek kalitatezko produktuekin arreta handiz prestatutako proposamen gastronomikoa, egun berezi hauetan une ahaztezinez gozatzeko.
Gabonetako menuak:
Menuak

Urtezahar gala-koktela
Esan agur urteari beste modu batera. Mugitzeko, zapore berriak dastatzeko, topa egiteko eta ospatzeko Urtezahar gaua, zuzenean prestatutako proposamen gastronomikoekin, askotariko mokaduekin eta gozoen aukeraketa zabalarekin. Eta gauerdia iristean, festak aurrera jarraituko du barra librearekin, DJarekin, zuzeneko musikarekin eta sorpresa ugarirekin, goizaldera arte.
Urtezahar gala-koktela:
Koktela

Eguneko menua
Eguneroko etenaldiaren gozamena aldarrikatzen dugu. Sasoiko sukaldaritza, bertako produktuetan oinarritua; zuk ez duzun, baina merezi duzun denboraz ondua. Ingurune ezin hobea lan-bilera baterako edo itsasoari begira bazkaltzeko.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 12:30etik 15:30era
(jaiegunetan izan ezik)
0>










