Pribatutasuna politika
SUCESORES DE URBISTONDO, SLk, aurrerantzean, HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA, konpromisoa hartzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoak, ezarritako lege-eskakizunekin bat etorriz, eta, bereziki, 25. artikulua eta kontsideratua 78. artikulua aplikatuz, datu pertsonalak eskakizun arauemaileen eta tratamenduari lotutako arriskuen arabera (aurretiaz antzeman direnen arabera) tratatzeko.
Datu pertsonalen kudeaketa egokia bermatzeko, tratamendu-prozesuetan parte hartzen duten HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-langile guztiek ezagutzen dituzte erakundean datuak babesteko ezarritako politikak, eta, horrela, datu pertsonalen konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia bermatzen dituzte, baita datu pertsonalak ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrean leheneratzeko gaitasuna ere, gorabeherarik izanez gero.
1. Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna
Arduradunaren identifikazioa: SUCESORES DE URBISTONDO, SL, CIF B20673059
Posta-helbidea: Zubieta kalea 2, 20007 Donostia – Gipuzkoa
Web-helbidea: www.hlonres.com
Harremanetarako e-maila: protecciondedatos@hlondres.com
Harremanetarako telefonoa: 943 440770
2. Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua eta iraupena
HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k zure datu pertsonalak eskatzen dizkizun bakoitzean, berariaz jakinaraziko dizu, datuak jasotzeko unean, zein den baimendu duzun tratamenduaren xedea. HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k zure datuak beste helburu batzuetarako erabili nahiko balitu, aldez aurretik berariazko baimena eskatuko dizugu. Informazio komertziala bidaltzeko baimena eman diguzun kasuetan, jakinarazten dizugu “profil komertzial” bat egin ahal izango dugula emandako datuetan oinarrituta, gure informazioa zure interesetara hurbiltzeko. Nolanahi ere, jakinarazten dizugu ez direla profil horren arabera soilik automatizatutako erabakiak hartuko.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren iraupena mugagabea izango da, salbu eta ezabatzeko eskubidea baliatzen baduzu. Une horretan, zure datu pertsonalak ezabatuko ditugu, epe hori finkatuta dagoen bitartean legez gorde behar ditugunak izan ezik.
3. Zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzea
Zure datu pertsonalak tratatzera legitimatzen gaituen lege-oinarria tratamendurako zeure baimena bera da. Oro har, HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k lehen mailako helbururako baimena eskatzen dizu (eskatzen diguzun zerbitzua egin ahal izatea). Hortaz, baimena ukatzeak eragotzi egiten du eskatzen diguzun zerbitzua egitea.
4. Zure datu pertsonalen hartzailea
HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k, berariazko lege-betebeharrik ezean, ez dauka aurreikusita zure datu pertsonalak hirugarrenei lagatzea. Horrelako lagapen bat egin behar izanez gero, aldez aurretik berariazko baimena eskatuko zaizu lagapenen hartzaileen berri emanez, edo, lagapen horiek argi eta garbi zehaztuta ez badaude, hartzaileen kategoriaren berri emango zaizu.
HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k kontratatu ahal izango du hirugarrenentzako zerbitzugintza, zure datu pertsonaletarako sarbidea dakarrena; baina, betiere zerbitzu bat egiteko helburuarekin. Horrek tratamendu-enkargu bat sortuko du, lehen aipatutako Europako Erregelamenduaren 28. eta 29. artikuluetan jasotako baldintzetan. Halakoetan, HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k dagokion konfidentzialtasun-kontratuaren bidez arautuko dute tratamendu-enkargua. Kontratu horretan argi eta garbi jasoko dira bi aldeek konfidentzialtasunari eta segurtasunari buruz hartzen dituzten konpromisoak.
Tratamendu-arduradunak Europako esparrutik kanpo egiten lan eginez gero, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren iritziz bide hauen bitartez froga daitekeen antzeko segurtasun-maila duten erakundeekin lan egingo da:
Zerbitzua egiten duen enpresa Europar Batasunaren pareko babes-maila duten herrialdeen zerrendan dago.
Berariaz baimenduta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentziak datu pertsonalen nazioarteko transferentzia egitea.
Zerbitzua egiten duen enpresak EU-US Privacy Shield akordioaren babesean lan egiten du.
5. Zure datu pertsonalen tratamenduari dagozkion eskubideak
HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k tratatutako datu pertsonalen titular zarenez, lehen aipatutako Europako Erregelamenduaren 15. artikulutik 21.era bitartean xedatutakoa aplikatzeko, edozein unetan balia ditzakezu datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta/edo eramangarritasunerako eskubideak. Horretarako, HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-ra jo beharko duzu ohiko komunikazio-bideetako edozeinetatik, eta, bereziki, Datuak Babesteko Politika honetako 1. puntuan adierazitako harremanetarako datuen bidez, nahi duzun eskubidea eskatuta. Horretarako, argi eta garbi identifikatu beharko duzu zeure burua, eskubidea baliatu nahi duzun datu pertsonalen titularra zarela bermatuta. HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k lehenbailehen eta, nolanahi ere, bidegabeko atzerapenik gabe baliaraziko dizkizu eskubide horiek. Zure eskubideak zein diren eta nola baliatu behar dituzun zalantzarik izanez gero, HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA zure esanetara daukazu, behar duzun informazioa zabaltzeko eta horiek erabiltzeko erraztasunak emateko.
Eskubideak baliatzeko zure eskaera behar bezala erantzun ez dela uste baduzu, eskumena duen kontrol-agintaritzari erreklamatu ahal izango diozu. Horretarako, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako harremanetarako datu nagusiak emango dizkizugu:
Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD)
C/ Jorge Juan, 6
28001 Madril
www.agpd.es
Harremanetarako telefonoa: 901 100 099 – 912 663 517
6. Datuen jatorria
HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA-k tratatutako datu pertsonalen jatorria datuen titularra bera edo haren legezko ordezkaria izango da, edo titularrak berariaz baimendutako pertsona edo pertsonak. Tratatutako datuen kategoriak beti izango dira identifikazio-datuak, datu ekonomikoak, merkataritza-informazioari buruzkoak, datu akademikoak eta profesionalak, eta, oro har, bereziki babestutako datutzat hartzen ez den edozein datu pertsonal.