Gabonak itsasoaren aurrean: Donostiaren magia Londres eta Ingalaterrako hoteletik

 In Elementu guztiak

Une ikusezin bat dago, non airea aldatu egiten den, argiak piztu egiten diren eta mundua une batez gelditzen dela dirudien. Orduan
magia gertatu da berriro .

Neure burua aurkezten dut, nire izena Londres eta Ingalaterrako hotela da, beti ere negu oro hiria bustitzen duen itsaso eta distira aurrean.
Nire balkoietatik nire gelak betetzen dituzten egunsenti, gabon kanta eta besarkaden lekuko izan naiz.  
Nire aurrean, hiria prestatzen ari da. Azaroaren 28an, Donostia dirdiraz, musikaz eta emozioz esnatu zuen negua.
500 dronek badiako zerua zeharkatu zuten eta itsasoaren gainean ezinezko 
irudiak marraztu zituzten. Ikuskizun hura nire gelen aurrean zabaldu zen, hiriak zeruertzarekin topo egiten duen lekuan.
Zuhaitzak, arku argiztatuak eta etxaurreak bihotz bakar bat bezala piztu 

ziren. Alderdi Ederreko noria poliki – poliki biratzen hasi zen, eta igotzera ausartzen direnek, hiriak nik ikusten dudan bezala ikusten dute: festaz janztita, uretan islatuta. Eta horrela hasi zen atzera kontaketa, hiri honek bakarrik ospatzen dakien emozioz, musikaz eta tradizioz beteriko aste batzuetara.

Abendua aurrera doa eta airea sagardo eta txingar usainaz bustitzen da. Iritsi da niregana trikitixen soinua; 21ean, San Tomas Azoka ospatzen du Donostiak, eta txistorra egin berriaren usainak zapore eta tradizioz betetzen ditu kaleak. Konstituzio Plaza landa eremuko azoka bihurtzen da: baserriko produktuak, kaleetan dar-dar egiten duen musika, animaliak eta giro aliatsua. Hoteleko Lounge Bar tabernan ere tradizio horri omenaldia egiten zaio, txistorra pintxoa protagonista izanik 
eta hiriaren egunerokotasunarekin benetakotasuna uztartzen duen giroa sortuz.

Egun batzuk geroago, abenduaren 24an, A Tempo Abesbatzaren ahotsak nire espazioetan barrena ibiliko dira, poz eta samurtasunez giroa betez, etortzear dauden egunetako magia aurreratuz. Eta gaua iristean, nire aretoak eraldatu egiten dira Gabon-gaueko Afaria hartzeko, xamar betetako topaketa bat, non gastronomia eta giroaren epeltasuna elkartzen baitira urteko tradiziorik kutunena ospatzeko. 

Hurrengo egunean, ospakizunak aurrera jarraitzen du Eguberrietako Bazkariarekin, familian gozatzeko pentsatutako hitzordua, non jaietako zaporeak eta inguru goxoa uztartzen diren 
abenduaren 25eko magia luzatzeko. Gainera, esperientzia horretaz lasai gozatzeko, Gabonetako paketeak ezin hobeak dira, ostatua 
eta Gabon gaueko edo Urtezahar gaueko afariak konbinatuz; data horiek gozatzeko beste ezertaz kezkatu gabe bizitzeko pentsatuak.
Abenduaren 31 jai-energiarekin dator, eta leku guztiak betetzen ditu. Goizean, A Tempo Abesbatza nire geletan ibiliko da berriro, eta baita Villa Favoritan, nire hotel anaiarekin lotzen nauen 

pasealekuan ere. Eta gaua badia gainean erortzen denean, musikak brindisak lagutzen ditu eta horrekin batera, urte berrirako poz, argi eta promesak eskatzen diren giroa sortzen da. Aurten, gure tradiziorik maiteenetako bat ekarriko dugu gogora: Gabon Zaharreko kotiloia, barra librea, festa eta itsaroaren aurrean ospatzearen xarma nahastezina dituena.  Brindisa bakoitzak unea ospatzen du, irribarre bakoitzak etortzear dagoena aurreratzen du.

Urtarrilaren 1ean, hiria lasaitasunean esnatuko da. Kafe eta ogi txigortuen usaina Kontxatik iristen den gatzarekin nahasten da. Urte Berriko menu berezi bat eskaintzen dut, lasai dastatzeko eta mokadu bakoitzean esperientzia paregabe batez gozatzeko aukera ematen duena.

Eta egutegiak urtarrilaren 5a, Errege bezpera, markatzen duenean, kaleak ilusioz betetzen dira. Ekialdeko Magoak beren tunika eta opariekin iristen dira Donostiara, eta horiekin batera, inoiz erabat abandonatzen ez gaituen haurtzaroko zurrumurrua. Hiri osoan zehar loratzen diren azoka txikietan dago falta den oparia: kandela bat, apaingarri bat, donostiar eskuekin egindako pieza 

bakar bat. Edo, agian, opari ezin hobea: badia argitzen duten argien eta hondoko olatuen soinuaren artean, gabon izpiritu hori itsasoari begira bizi den leku honetara itzultzeko opari bonoa.

Hainbeste negu bizi eta hainbeste istorio partekatu ondoren, Eguberri bakoitzarekin hunkitzen jarraitzen dut, lehena izango banintz bezala. Hemen izango nauzu zain, itsasoaren aurrean, ateak zabalik eta elkarrekin une berriak bizitzeko ilusioarekin.  

Start typing and press Enter to search

Jarri gurekin
harremanetan


    Otros servicios:

    Iruzkinak:

    Datuen Tratamendua eta Pribatutasun Politika pribatutasun-politikairakurri eta onartzen ditut.

    Apirilaren 27ko 2016/679 Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko Europako Erregelamendua eta Datuak Babesteko Espainiako Araudia betez, SUCESORES DE URBISTONDO, S.L. enpresak jakinarazten dizu formulario honetan emandako datu pertsonalak zure eskaerari erantzuteko soilik erabiliko direla. Tratamenduaren legezkotasuna zure berariazko baimenean oinarritzen da, indarrean dagoen araudiaren arabera. Nolanahi ere, gogorarazten dizugu datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta/edo eramateko eskubideak erabiltzeko aukera dagoela, indarrean dagoen araudiaren arabera. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Datuen Pribatutasun Politika kontsulta dezakezu.

    Zer egin nahi duzu?

    Que souhaitez-vous faire ?

    What would you like to do?

    Contactez-nous


      Autres prestations:

      Message:

      J'ai lu et j'accepte le GDPR et la Politique de Confidentialité.

      Conformément au Règlement européen sur la protection des données personnelles 2016/679 du 27 avril et à la réglementation espagnole sur la protection des données, SUCESORES DE URBISTONDO S.L. vous informe que les données personnelles fournies dans ce formulaire seront traitées uniquement dans le but de répondre à votre demande. La légalité du traitement repose sur votre consentement explicite conformément à la réglementation en vigueur. Dans tous les cas, nous vous rappelons la possibilité d'exercer vos droits d'accès, de rectification, de suppression, de limitation du traitement, d'opposition et/ou de portabilité des données personnelles, conformément à la réglementation en vigueur. Si vous souhaitez en savoir plus sur le traitement de vos données personnelles, vous pouvez consulter notre Politique de Confidentialité des Données.

      Contact us


        Other services:

        Message:

        I have read and accept the GDPR and Privacy Policy

        In compliance with the European Regulation on the Protection of Personal Data 2016/679 of April 27 and the Spanish Data Protection Regulations, SUCESORES DE URBISTONDO S.L. informs you that the personal data provided in this form will be processed solely for the purpose of attending to your request. The lawfulness of the processing is based on your express consent in accordance with current regulations. In any case, we remind you of the possibility to exercise your rights of access, rectification, deletion, limitation of processing, opposition, and/or data portability, in accordance with current regulations. If you would like to learn more about the processing of your personal data, you can consult our Data Privacy Policy.

        Contáctanos


          Otros servicios:

          Mensaje:

          En cumplimiento del Reglamento Europeo sobre Protección de Datos de Carácter Personal 2016/679 de 27 de abril y de la Normativa Española de Protección de Datos, SUCESORES DE URBISTONDO S.L. te informa de que los datos personales aportados en el presente formulario serán tratados con la única finalidad de atender tu solicitud. La licitud del tratamiento está basada en tu consentimiento expreso de acuerdo a la normativa vigente. En todo caso, te recordamos la posibilidad del ejercicio de los derechos de acceso, rectificación o supresión, limitación al tratamiento, oposición y/o portabilidad de los datos personales, de acuerdo a la normativa vigente. Si quieres ampliar la información respecto al tratamiento de tus datos personales puedes consultar nuestra Política de Privacidad de Datos.

          ¿Qué desea hacer?

          Erreserbatu
          bookErreserbatu